'Inor ez da ilegala' mezua daramaren kamisetak eta poltsak salgai daude Elkargunean

Argiak eta Mbolo Moye Doole  elkarteak elkarlanean abiaturiko ekimena da, eta pertsona migratzaileen eskubideak aldarrikatzeaz gain, Bilboko kale saltzaileen elkarteari laguntzera bideratuko da ateratako diruaren zati bat.

Inor Ez Da Ilegala ekimena 2018. urtean sortu zen, Argiaren eta Mbolo Moye Dooleren elkarlanetik. Sarean eta txoko ezberdinetan saldu izan dituzte kamisetak eta poltsak orain artea, eta, aurrerantzean, Soreasuko Elkargunean ere eskuratzeko aukera izango dute herritarrek. Ostiral arratsaldeetan 16:00etatik 20:00etara eta larunbat goizetan 10:00etatik 13:30era irekitzen ditu ateak Elkarguneak, eta tarte horietan egongo dira salgai poltsak eta kamisetak.

 

Lorturiko diruaren kopuru handi bat Bilboko kale-saltzaile senegaldarren Mbolo elkartera bideratuko da: kooperatiba bat sortzen saiatzeko erabili zuten dirua hasieran, baina pandemiaren ondoren kaltetuenak gelditu ziren familia migratzaileentzat martxan duten erresistentzia-kutxan erabili dute dirua nagusiki.