Palestinaren historiaz eta egungo egoeraz hitzaldia eskainiko du Gabirel Ezkurdiak abenduaren 12an

 Hitzaldia Sanagustin kulturgunean izango da, 18:30ean.

Palestinaren aurkako genozidioa ondorio larriak uzten ari den honetan, Elkar-ekinen beharrezkoa ikusi dugu gatazka horren erroei begiratzea, horrek egungo egoera ulertzen lagun gaitzakeelakoan.

Palestinako egoerara hurbiltzeko Ezkurdia pertsona egokia dela uste dugu. Geopolitikaz.eus nazioarteko hausnarketa taldeko ikerlaria izateaz gain, analisi politikoan esperientzia zabala duen pertsona da, eta ondo ezagutzen ditu munduko hamaika txokotan ematen ari diren gatazkak eta horien nondik norakoak. Bera arduratuko da azalpen nagusiak ematez, eta, ondoren, bertaraturiko pertsonek ere aukera izango dute galderak eta iritzi propioak plazaratzeko.