Hitzaldia izango da, 'Berdintasun politikak Gipuzkoako Foru Aldundian' izenburupean

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2014ko api. 2a, 18:46
Zertan datza Gipuzkoako Foru Aldundiak, Berdintasunari begira lantzen duen egitasmoak? Bizitza eta bizitzaren mantentzea lortzera zuzendutako eredu soziala oinarri duen, II. Berdintasun Plana onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, orain dela gutxi. Plana bera, eta orokorrean, Berdintasun Zuzendaritzak martxan jarritako lan-ildoak aurkeztuko dira hitzaldian.\ \ • Eguna: apirilak 9, asteazkena.\ • Hizlaria: Laura Gomez (GFA-ko Berdintasun Zuzendaria).\ • Lekua: Azpeitiko Emakumeen Txokoa.\ • Ordua: 19:00etan.