Kosmetika naturala eta sendabelarren ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2014ko eka. 26a, 16:27
Emakume Txokoan ikastaro berri bat eskaintzera goaz. Sendabelarren propietateak ezagutu, kosmetika produktuak etxean egiten ikasi, eta osasuna era autonomoan kudeatzen ikasi nahi duten emakumeei zuzendua.\ \ Egunak:\ \ Uztailak 8: Eguzkitako krema, aurpegirako krema eta erromero olioa.\ \ Uztailak 9: Ezpainetako baltsamoa, bainurako gatz afrodisiakoak, begiak margotzeko hautsak.\ \ Uztailak 10: Sendabelarrak bilatzeko irteera.\ \ Uztailak 11: Ukenduak: antiinflamatorioa eta Berbena eta pasmo belarraren ukendua (irteeran bildutako sendabelarrez eginak).\ \ Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.\ \ Kostua: ikasleak eta langabeak 16 euro, langileak 24 euro.\ \ Plaza kopuru mugatua.\ \ Izen-ematea: Azpeitiko Emakumeen Txokoan: 943 15 70 55 telefonora deituta edo emakumetxokoa@azpeitia.net idatzita.