Laugarren aukera: Kioskohetea

Erabiltzailearen aurpegia Enok 2014ko eka. 6a, 11:15
Proposamen honek plaza nagusiaren betiko irudiari eutsi nahi dio eta aldi berean erabilera anitzekoa bihurtu. Kioskohetea da eztabaidari irtenbidea emango dion irtenbide teknologikoa. Kioskohetea behar ez den egunetan espaziorantz bidaliko da eta egun esanguratsuenetan, San Sebastianetan edota Saninaziyotan esaterako, bere tokira itzuliko da automatikoki. Auto aparkalekurik ez da izango eta plaza guztiz oinezkotuko da, garraio nagusiena bizikleta izango da honenbestez. Bozkatu laugarren aukera!