Sarrera modura
Erniarraitz
|
Artikulua
2006-09-26 15:09
Kaixo, bertsozale!
Bloga sortu dugu guk ere. Saiatuko gara, lehio honetatik, Elkarteak sortzen dituen berriak zabaltzen.
Hamabostean behin idazteko aitzakia bat badugu, behintzat: gure lokalean ikusgai -eta irakurgai- ipintzen dugun bertsoa ekarriko dugu hona, Telefonica paretik pasatzen ez bazarete ere bertsoa irakurtzeko modua izan dezazuen. Orain arteko guztiak ipini ditugu.
Eta bestelakorik ere idatziko dugu, seguru.
Ongi etorri eta, badakizue, blogean erantzuteko aukera duzuela. Eta, erantzunak bertsotan badira, hobeto!
Animo,
Erniarraitz Bertsozale Elkartea
Erantzunak
| 2006-09-29 : 19:09
Gustau zitek ideie, gustatze zitek bertso asunto hau, jakiñ etzakiat asko bñ.. zuekin iwal allatze nauk ikixtea. Besteipe animo blogakin!!



Julen Zelaieta | 2006-09-26 : 16:09
iep!
ongi!animo blogarekin ta bueno, azpeitiarrak telefonika paretik eztakit pasako diren ta irakurriko ote duten baina nafarrotik behinpin irakurle bat baduzue! ongi segi!