Euzkitze, Sarasua eta Egaña bertso afarian

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2010ko mar. 24a, 11:03

Gure Erniarraitz Elkartearen 10. urteurreneko bertso-astea bukatzeko, bertso afaria antolatu genuen. Gonbidapena egin genien, ausardia haundiz, hiru lagun eta bertsolari haundiri: Jon Sarasua, Xabier Euzkitze eta Andoni Egaña.

Emaitza, dotorea. Ziripot elkartean, Erniarraitz taldeko eta inguruko 70 bat lagunen aurrean, maila bikainean aritu ziren hiru bertsolariak hontaz eta hartaz.

Hona hemen, saioko lehen bertsoak.