Erniarraitz sariketako bigarren kanporaketa, gaur Errezilen

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2012ko mar. 7a, 18:04
Aurreneko saioaren ondoren (http://uztarria.com/komunitatea/erniarraitz/1330786513), badator bigarrena. Gaur, ostirala, Errezilgo Borondegin izango da 22:00etan hasita. Sarrera, 3 eurokoa ordaindu beharko da. Bertsolari hauek izango dira oholtzan: Eneritz Artetxe, BeƱat Iguaran, Josu Oiarzabal Xenpelar, Irati Majuelo, Odei Barroso eta Peio Ormazabal.\ \ Gai-jartzaile lanetan, Jokin Uranga arituko da. Eta, epaile lanetan, sariketa osoan bezalaxe Leire Ostolaza, Xabier Azpillaga, Juan Joxe Eizmendi eta Xorkun Uzkudun. \ \ Lehen kanporaketa hauetan bertsolari bakoitzak 13 bertso puntuagarri kantatu beharko ditu. Honela banatuta: \ \ - 8ko haundian 3na, ofiziotan. \ \ - 8ko txikian 3na, ofiziotan. \ \ - 10eko txikian 3na, ofiziotan. \ \ - Bina puntu erantzunean.\ \ - Kartzela: gaiari bi bertso, gehienez ere 5 puntukoak. \ \ Beraz, bertsozale, gonbidatuta zaude ostiral honetan gure artean afaloste polita pasatzera. \