Udaberriko bertso saioa izango da ostiralean Azkoitian\
\
Azkoitiko Udalaren laguntzaz urtero bezalaxe udaberriko bertso saioa antolatu dugu Erniarraitz elkarteko kideok. Ostiral gauean izango da, 22:30ean hasita zehazki, Floreagako On Bosco antzokian.\
\
Sei bertsolari arituko dira bertan kantuan gai jartzailearen esanetara eta bertaratu nahi duzuenok, sei euroren trukean izango duzue bertso saioaz gozatzeko aukera, animatu beraz!