Aurtengo Txupinazoa

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2013ko uzt. 8a, 13:43
1.\ Hautsak harrotu ditu\ aurtengo txupinak\ Barcina ta kideei\ zer tripako minak\ erru dena omen du\ gure ikurrinak\ hogei minutu moztu\ ziren San Ferminak\ \ 2.\ Nahiz hamabietan den\ usadio zaharra\ atzerarazi zuten\ haserako marra\ Ikurrina omen zen\ arrazoi bakarra\ errape gaiztotikan\ beti esne txarra\ \ 3.\ Txupinak betitikan\ izan ditu sonak\ hemen ta erbestean\ daitezken gozonak\ aurten dasta zezakeen\ begira zegonak\ zer zapore daukaten\ txorizo Panplonak.\ \ Imanol Lazkano\ 2013-07-08 \ Doinua: Neska zahar bat tentatzen\ http://www.argia.com/albistea/aurtengo-txupinazoa