Bertso afaria antolatu du Erniarraitzek ostiralerako Egañarekin eta Irazurekin

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2023ko aza. 21a, 11:38
Iaz Errezilen egindako bertso afari bat. (Erniarraitz)

Errezilgo Letea jatetxean izango da, eta afaritara joateko bertan eman beharko da izena aldez aurretik. Oraindik badaude afaritarako lekuak.

Ostiralerako, hilaren 24rako, bertso afaria antolatu dute Erniarraitz bertsozale elkarteak eta Errezilgo Udalak. Letea jatetxean izango da, 20:30ean hasita. Andoni Egaña eta Jexux Mari Irazu bertsolariak ariko dira kantuan, eta trikitilariak ere izango dira.

Bertso afaria 25 euro kostatuko da, eta afaritara joateko aldez aurretik izena eman beharko da Letea jatetxean bertan edota 943-81 28 81 telefono zenbakira deituta. Ordainketa egunean bertan egin behar da.