Erniarraitz

 

Perretxiko zaleak

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-09-14 : 11:09

Perretxiko zaleak
pagadiz pagadi,
kolpe onddoari ta
gibelurdinari,
zuhaitz hosto iharrak
lurrera erori,
erori ez direnak
berriz hori-hori,
udazkenan seinale
garbia da hori.

»» Erantzunak: 4 (Motx, arrataburu)

Oporretan arindu

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-08-31 : 20:08

Oporretan arindu
gure diru pilak,
gorputzak nekatuaz
birkargatu pilak.
Irailari begira
aurpegi zurbilak,
itzuli berdintsua
urtero gurpilak;
hori-re ez da txarra
animo! mutilak.

»» Erantzunak: 4 (Ander, kepa, Motx)

Abuztuak 14

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-08-12 : 21:08

Abuztuak 14n
hasera aparta,
ta 18 arte
buila ta zarata.
Musika, jendea ta
juerga galanta,
Andramaixetan ezer
ere ezta falta,
munduko festarikan
onenak dira ta.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.com)

San Inazioetan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-07-29 : 15:07

San Inazioetan
batzuek gaupasa,
beste batzuk nahiago
dute zezen plaza.
Denon nahia lortzea
ez danez erraza,
udalak eskatua
ez da hain eskasa,
al dunak lagundu ta
denok ondo pasa.

»» Erantzunak: 2 (arrataburu, Uztarria.com)

San Inazio jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-07-16 : 11:07

Uztaileko hilean
geradenez sartu,
festa usai giroan
behar barneratu.
San Inazio jaiei
begira kokatu,
Azpeitiar guztiok
elkartuz ospatu,
ondo pasa zazue
ta gutxi gastatu.

»» Erantzunak: 2 (JUANTXO, Motx)

Udara gertu dago

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-06-28 : 18:06

Udara gertu dago
ekaina da jada,
laster helduko zaigu
sargori bolada.
San Juanetan hasita
badago parada,
herriz herri gozatuz,
parrandaz parranda,
festan ibiliz gero
elkartuko gara.

»» Erantzunak: 10 (Motx, JUANTXO...)

Hauteskundeen saltsan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-06-19 : 14:06

Hauteskundeen saltsan
gabiltz Azpeitian,
uste ez den emaitza
baita agerian.
Irudi desberdinak
gure bekokian,
zer pentsa ematen du
nire iritzian
sinisten ote degun
guk demokrazian.

»» Erantzunak: 7 (JUANTXO, kepa, Motx...)

Kurtso bukaera

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-06-04 : 13:06

Kurtso dena bertsotan
badegu joera,
baina iritsi zaigu
kurtso bukaera.
Hurrena hasi arte
bertsoa kalera,
aste bukaeratan
badago aukera,
inork kanta nahi badu
elkartuko gera.

»» Erantzunak: 1 (Motx)

“MINBIZIA DAUKADALA ESAN DIDATE”

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-05-31 : 15:05

Azkoitian, 2007.5.31Xabier Munibe Ikastolaren XVI. Bertso paper lehiaketa. 1. saria  ( 14-16 urte bitartekoen artean )

 

ENERITZ ARZALLUZ

  “MINBIZIA DAUKADALA ESAN DIDATE”

 

1.-Berria entzun eta sortu zen

nire sentipenen ...

Denon gogoan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-05-29 : 17:05


Fede, Erniarraitzko
kide luzaroan,
ibili izan gaituk
elkarren ondoan.
Orain gure artetik
haizelako joan,
hartu ezak atseden
betirako loan,
bizirik irauteko
guztion gogoan.

Erniarraitz B.E.a

Elkartasun Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-05-21 : 13:05

Bete betea dago
bosgarrengo hila,
maiatzak 26
egun borobila.
Elkartasun Eguna
elkartasun bila,
herri-kirol, bazkari
ta ekintza pila,
elkartu nahi duena
etorri dadila.

»» Erantzunak: 8 (Motx, JUANTXO, German, kepa...)

Hauteskunde kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-05-07 : 13:05

Hauteskunde kanpaina
hasi omen zaigu,
beraz izango gera
promesen testigu.
Bat emateko gai ez
ta agindu hiru,
hola jardungo dira
aurrez badakigu,
urteroko berdina
ekartzen badigu.

»» Erantzunak: 12 (kepa, JUANTXO, Ander, Motx...)

Euskaraz bizi

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-04-19 : 13:04

Maiatzaren laurako
gonbita luzatu
nahi nizuenez dut
bertso hau osatu.
Euskararen eguna
behar da ospatu,
bide batez xede bat
lortzera ausartu:
Euskaraz bizi eta

euskaraz gozatu.

»» Erantzunak: 1 (Motx)

Nere beyan lanean

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-04-02 : 14:04

Nere beyan lanean
dabiltza luzaro,
sare artean preso
bat bezala nago.
Nahiz datozen langile
ta harri gehiago,
azkenean ez al da
obra hau izango,
Basilikako obra
baino luzeago!!!

»» Erantzunak: 6 (JUANTXO, kepa...)

Pertsona ala abereari jarriak

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-03-22 : 16:03


 argazkia

Imanol Lazkano

Hara hemen aste honetan Argiak dakartzan bertsoak, kantatzeko nahiz ikasteko.

I

Mundu zahar honi begiratuta
dago aitortu beharra
denen gainetik azaltzen dela
gizakiaren indarra.
Baina begira nora daraman ...

Laster udaberria

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-03-15 : 15:03

Laster udaberria,
ze garai kuttuna!
Martxoak 19,
aitaren eguna.
Guztiontzako hori
denez ezaguna,
bera baita bizitzan
lagundu diguna,
ez dezagun ahaztu
bere maitasuna.

»» Erantzunak: 7 (Laxaro Azkune, txirrita, antton...)

Gu ta gutarrak

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-03-06 : 12:03

Erniarraitzen Bertso Aste 2007ren azken ekitaldiaren atarian gaude.

Lehen bi ekitaldiak, nola Azkoitiko Martitteko Bertso Afaria, hala Errezilgo Borondegiko “Bertso Txapelketa Azkarra” oso arrakastatsuak gertatu dira. Bietan ere jendez gainezka ...

Martxoaren zortzia

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-02-28 : 13:02

Hilabete berri bat
jakitun zerate,
bakoitzak bere erara
ulertu dezake.
Asko jardungo dira
borrokan jo ta ke,
martxoaren zortzia
ez utzi aparte
berdintasun oso bat
behingoz lortu arte!

Bertso Aste 2007

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-02-22 : 15:02

Bihar emango zaio hasiera aurtengo Erniarraitzen Bertso Asteari, Martitteko Jatetxea leporaino beteta, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso kantari direla.

Zein ote da bertsoen
aurtengo feria?
O 23n Martitten
Bertso-afaria ...

Lanera ezin gara

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz | 2007-02-14 : 13:02

Lanera ezin gara
iritsi berandu
beti "garaitu" inoiz
ez dugu nahi galdu
baina horrelakoak
berez ez gara gu
eta ihauteriak
heltzen bazaizkigu
mozorroa jarri ez
kendu egiten dugu!!

»» Erantzunak: 1 (Motx)

Emaitzak: 253 | Orriak: 1 2 3 4 ... 7 8 9 10 11 12 13