Asmoak bai, baina...

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2007ko ira. 25a, 23:09

Oporretatik itzuli berri naiz. Eta ikasturte berria hasten den aldiero bezala gero beteko ez ditudan helburuak jartzen hasi naiz oraingoan ere. Eta bitik bi, kale.

1. Garraio publikoa gehiago erabiltzen hasi ber diƱat Esti. Bai. Eta Donostira egin beharreko buelta bat autobusez egitea erabaki dut. Joan ez, joan hara zihoan beste batekin joan naiz, baina bueltan, hantxe egon naiz Gipuzkoanara sartzeko filan, aurrena. Sartu naiz eta. "Zestura, faorez". Tri tri tri... makina, eta papela atera da. 3.50 ikusi dut, eta deskuidatu naizelakoan, "zenbat da?". "Hortxe jartzeu, 3.50". La ospera, etziok merkie. Garraio publikoa erabiltzea sustatzekotan dabiltzan horiei, prezioak merketzeko aurreneko eskaria hemendik. Asmoak asmo, badakit gutxi ibiliko dudala aurten ere garraio publikoa, baina egunero ibili beharrean dabiltzan horiek egun gorri dute prezio horiekin. Ikasle batzuk kexatu direla entzun dut. Arrazoi osoa dute.

2. Udarako patxadien ondoren, kirolai ekin ber diyon berriz, Esti. Bai, Behobia eiten sayauko naun berrize. Eta Fortunako e-mail bat jaso dut. Dorsalik gabe geratu naizela. Lagun bati deitu diot nire atsekabearen berri emateko, eta harek poza. Baduela neretzako dorsal bat, baten batek kale egin duelako. Baina gero beste batek ere egin nahi omen du Behobia, eta hura ere dorsalik gabe omen dago. Bide hau aprobetxatuko dut, bada, norbaitek soberan badu abixatzeko esateko. Serio diot: norbaitek dorsalen bat soberan badu, idatzi mesedez, behin korrika hasi eta alperrik ari garela jakitea baino kontu tristeagorik ez baitago! Propina emateko ere prest nago. Ah, eta aipamen berezia nire korrika-saioetako lagun berriei. Azpeitin bada emakume koadrilla bat jo ta fuego ibiltzen dena. Tarten gizonezkoren bat ere ageri da. Bi aldiz joan naiz eurekin entrenatzera eta hori gozada. Bejondeiela! Umorea primerakoa, sasoia ere bai, eta kasta are hobea. Haunditan zuek bezalakoa izan nahi dut!!!!