Millenium

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2009ko eka. 29a, 16:06

A: -Aber, erakutsi, erakutsi liburue... Zenbagarrenakin ai zea?
B: -Bigarrenakin.Ointxe hasi naiz.
A: -Buah, krixtona da, nei lenena baño geyo gustau ziten.
C: -Hoi latie ematezuena liburu hoyekin! Nere ustez moda kontue besteik ez ta: oiñ hoyek onak omen die, asko saltze omen die, ta jende dana hoyetxek erosi ta letzea.
A: -Ba ze nahi dezu esatie, nik aspaldi ez bezela disfrutau det letziekin.
B: -Hirugarrenak erten tzunien Iratzar dendan goizien bakarrik 100 aletik gora saldu omen tzien, osea ke Azpeitin arrakastie badakebe behintzet.
C: -Netzako dana komertzialismo kontue da, dirue eiteko bakarrik. Idazlie hil dala ta morbo hori aproetxauiez danak erosi ta erosi liburu hoyek.
B: -Baleike holako zeoze izetiere, baño nik aurrena letu det eta hori baño geyo da. Liburue oso ona da. Eta Lisbeth Salander ezautuko bazenuke zeure engantxauko ziñeke, seguru!
C: - Ba nik eztet pentsatzen letzeik. Gañea ze, oiñ pelikulie ta dana? Diru geyo ateatzeko dana.
B: - Bai, aitortu ber det neuke eztetela pelikulie ikusi nahi, letutako liburu bat zinea eman deben bakoitzien krixton desengañue hartu det eta.
A: -Ba nik ikusiet, ta ondo dao.
B: -Eh, konturau al tzeate? Gure kuadrillan literaturaz hitzeitie lortu du behintzet eta hori ya latza da eh!
C: -Kar kar, egiye, igual letzen hasi berkoet gañea!