Gaztetxeko Batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2007ko urr. 17a, 01:10

Kaixo,

Opor garaia amitu da eta kurtso beria abian dugun honetan, gaztetxeko asanbladak azpeitiko gazte guztiei gonbidapena egiten dizuegu aurtengo BATZAR OROKORRERAKO. Bere helburua, azpeitiko gazte guztien artean gaztetxearen proiektua sendotu eta urte honetan etorkizunari begirako hausnarketa egitea da.

Gaztetxea, herriko gazte guztiona den heinean, ikuspuntu eta iritzi desberdinen bidez aurrera eraman nahi da. Horregatik beharrezko ikusten da Urriak 20an egingo den deialdi honetan gazte guztion partehartzea.

12:00tan BATZARRA
Eta ondoren parte hartzaile guztien artean bazkaria doan.

ANIMATU! DENON ESKU DAGO!!!