Bertso saioa

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2008ko urt. 8a, 16:01

Euskal Herrian zehar hainbat eta hainbat gazte ari dira etxebizitza eskubidearen alde lanean. Indar guzti hau baterajotze egunean isladatuko delarik. Astean zehar hainbat eta hainbat ekintza burutuko dira etxebizitza eskubidearen alde eta azpeitiko gazteok ere berdin egingo dugu. Gainera Ostegun honetan hilak 10 bertso saioa antolatu da etxebizitza eskubidearen alde. Aldez aurretik 20:00tan pintxoak eta edariak izango dira eta 21:00tan bertsolariak hasiko dira. Hauek dira izango diren bertsolariak: Jokin Uranga, Jon Maia, Xabier Silbeira, Inaki Gurrutxaga eta Nekane Zinkunegi.

Urtarrilak 11 Ostiralean, baterajotze egunean, kontzentrazioak izango dira ikastetxe eta lantegietan. 19:00tan berriz, Etxe zuri aurrean kotxeak egongo dira Zarautzen izango den Manifestaziora joateko.Han gero afaria eta kontzertuak egongo direlarik.

Denon esku dago.