Bertso txotxa eta kontzertua gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2009ko urt. 7a, 22:01

Larunbat honetan Karasusaneko etxearen okupazioaren aferaren ondoren Auziperatu behar dituzten 9 gazteen alde bertso txotxa eta kontzertua izango dira.

Taberna ezberdinetan etxetxoak jarri dira etxebizitzaren inguruko hausnarketa duten bertsoak bertan idatzita botatzeko. Gero bertso guzti hauek larunbatean izango den bertso txotxean abestuko direlarik. Guztia 20:30ak aldera hasiko da. Egunerako ere pentsatuta ekarri daitezke bertso hauek edo momentuan asmatutakoak ere.

Hau amaitzean kontzertua izango da: Aldexok(azkoitiarrak), Sugarballs(azkoitiarrak) eta KASIK( azpeitiarrak eta beraien lehen kontzertua. Destitxie, kkzarra, Semeputiek eta Akabo bezalako taldeetan ibilitako jendea)