Boulder txapelketa herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2009ko mai. 18a, 21:05

Euskal Presoak Euskal Harrietara!

III.boulder Txapelketa herrikoia

 

Beste urte batez eta Hirugarrengoz jarraian Lagun Onak, m.b. eta Azpeitiko gaztetxea elkarlanean Boulder txapelketa herrikoia antolatzera goaz  kirol eskalada,aisia  eta elkartasuna uztartuz.

Txapelketa herrikoia izaki,partehartzea bultzatu nahi da boulder-a maila ezberdinetan edonork praktika dezan.Honetarako,Azpeitiko gaztetxean 3 zailtasun maila ezberdinetara egokitutako panelak prestatuko dira.Lehen aldiz  probatu nahi duenarentzat (hasiberriak),Lehendik arituek direnetzat (herrikoiak) eta azkenik Elite mailako ikuskizuna izango da euskal eskalatzaile ezagunen arteko txapelketan.

Beraz,Bouder-a probatuz,leihatuz edo gozatuz euskal preso politikoei dagozkien eskubideen urraketa salatzeko ekimen honetan parte hartzera deitu nahi zaitugu.

Animatu eta parte hartu!

 

 

 

Maiatzak 25tik 31bitartean

Lagun onak,M.B.-ren mendi astea

ikusentzunezkoak enparanen,Xoxoteko eguna,omenaldiak

 

Ostirala Maiatzak 29

22.00etan “Haitzetan dantzan” ikusentzunezkoa sanagustinpeko arkupetan.Joxe Luis Urkizu“beltza”,Xabi Prieto,eta Gorka Karapetoren eskutik

Larunbata Maiatzak 30

Umeen gunea plazan egun osoan

Boulder txapelketa gaztetxean

Goizez kanporaketak

10.30tatik 11.30tara Hasiberriak

11.30tatik 13.00 tara Herrikoiak

Arratsaldez Finalak

16.00tatik 16.45tara Hasiberriak

17.00tatik 17.45tara Herrikoiak

18.00etan Elite Mailako Txapelketa

Izen ematea 9.30tik-10.30 bitartean

egunean bertan egingo da 10€ abituailamentua,txapelketako kamixeta,zozketa zenbakia barne.

bukatzeko sari banaketa,eskalada material zozketa eta afaria lau biden