Batzar zabala Gaztetxean, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2013ko aza. 22a, 12:04
Urtero bezala, bihar, azaroak 23, Gaztetxeko batzar zabala egingo da, gazteok elkartu eta indarrak batzeko. Egitaraua eta ohar batzuk, hemen: \ \ EGITARAUA \ \ 16:30 Batzarraren hasiera. \ 19:00 Patata tortilla lehiaketa. \ 20:00 Tortilla jana. \ 22:30 Destitxie eta Gaitzen kontzertua (sarreren dirua LIBRE epaiketaren gastuetarako). \ \ Tortilla lehiaketarako Gaztetxiek arrautzak, patatak, gatza eta olioa jarriko ditu, baina osagai edo gehigarriak ekartzea libre da. Zartagina eta beharrezko tresnak ekarri ahal duzuenok! \ \ Animatu eta gerturatu Gaztetxera! Beharrezkoa haiz!