Errepresiorik ez, geroa gazteona da!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2014ko mar. 20a, 14:33
Asteazken eguerdian, Gasteizko Kanpusean Euskal Preso eta Iheslari politikoei elkartasuna helarazteko kontzentrazioa egin zen, 'ikasle presoak kalera' lelopean. Bukatzean, muraltxo bat egiten ari zirela EHUko seguratak bortizki sartu, eta ihes egitean, kalez jantzitako poliziek ikasle bat atxilotu zuten. \ \ Ondoren, Ertzainak agertu eta ikasleen kontra oldartu ziren. Hauen kontrako irain sexistak jaurtikiz, mehatxatuz eta jipoituz; bati burua ireki diotelarik. Guztira sei ikasle atxilotu zituzten desordena publikoa egotzita, hauetako bat azpeitiarra. \ \ Azpeitiko Gazte Mugimenduko kideok argi dugu eraso honen helburu bakarra gazteriarengan beldurra sustatzea izan dela. Datorren asteko (martxoak 27) ikasle greba orokorrean, zein errealitate aske baten alde egiten dugun edozein aldarrikapenetan isilik nahi gaituzte. Horren adibide baino ez da euskal gazteria urte luzeetan zehar jasaten ari den jazarpena. Asteazkenean Gasteizen gertatutakoa honen beste adibide bat baino ez da izan.\ \ Eraso honen aurrean, herriko gazte guztiak gonbidatu nahi zaituztegu, Ostiralean 18:00etan plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzera. \ \ Nahi duenak hemen eskuragarri du asteazkeneko kronika: http://borrokagaraia.wordpress.com/2014/03/20/martxoaren-19ko-kronika/