Gaztetxeko batukada taldea sortzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2014ko eka. 11a, 10:37
Kaixo gazte eta erritmo zale! Gogoratu gaur Garagardo Azoka hasiko dela 18:00etan, Azpeitiko Gaztetxean. Giro ona, prezio herrikoiak, janaria eta garagardoa ez da faltako. Badakizue, larunbata bitartean agertu Gaztetxera! \ \ Horrez gain, beste albiste bat eman beharrean gaude. Azpeitiko Gaztetxeak Batukada taldea sortu nahi du. Beste hainbat herritan egin duten moduan, material berrerabilgarriarekin egingo ditugu instrumentuak. Beraz, edonoren esku egongo da parte hartzeko aukera. Behin taldea sortu eta entsegu batzuen ondoren, uztailaren 19an, Gaztetxearen IX. urteurreneko kalejiran aterako gara batukada taldea estreinatzera. \ \ Aurrenengo bilera ekainaren 18an, asteazkena, 21:00etan Gaztetxean izango da. Han ikusiko dugu zenbat jende animatzen garen. Horren arabera instrumentuak banatu eta entseatzeko aurrenengo eguna zehaztuko dugu. \ \ Beraz badakizue! Gaztxeko Batukada Taldea sortzera goaz!