Jaietan ere 'fracking'-ari kontra egiteko, bilera antolatu dute astelehenerako gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2014ko uzt. 9a, 11:59
Jakingo duzuen bezala, Fracking-a ate joka ari da gurean, eta erantzuna eman behar diogu. Ehundaka dira horri kontra egiteko arrazoiak, eta horren aldekoa bakarra: gutxi batzuen interes ekonomikoa. Gure herria formatu behar dugu, informatu, sinadurak bildu eta 'Fracking Ez' ozen oihukatu, ez hemen eta ez inon.\ \ Uste dugu festetan ideia horren presentzia bermatu behar dugula, eta horretarako lantaldea osatu nahian gabiltz. Lagundu nahi diguzu? Burugabeko basakeria horri erantzun nahi? Uztailaren 14an, astelehena, gaztetxean bilera egingo dugu. Animatu eta erantzun, beste eredu energetiko baten alde!