Kaixo lagunak!!\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko urr. 13a, 15:14
Kaixo lagunak!!\ \ Hamargarren ikasturte biribil hau hasi berri dugu eta elkar gehiago ezagutzen joateko asteburu pasa bat antolatzea erabaki dugu. \ Askizuko albergera izango da irteera, eta azpeitiar guztiak daude gonbidatuta. Helburu nagusia kuadrila edota adinak jarri ohi dizkiguten mugak gainditu eta elkar ezagutzeko aukera izatea da, joƱas, irteera eta antzeko ekintzekin.\ \ Gaztetxea bizirik mantentzeko haize berri eta ideia freskoen garrantziaz jabetuz, guztioi dei egin nahi dizuegu irteera honetan parte hartu eta jende berria ezagutzera.\ \ Bestetik gogorarazi nahi dizuegu aste honetan azpiegitura lan ezberdinak burutuko ditugula gaztetxean, pintaketak, sukaldean eta almazenean obrak etab.\ \ Lanik ez da falta eta giro onean gure etxerako aurreikusten ditugun lanekin hasiko gara, apurka apurka baliabideak haunditzeko joateko. Egunero 10:00etatik 13:00etara goizez eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara egongo gara bertan.\ \ Beraz animatu bai astean zehar, bai astuburuan jende berria ezagutzera, harreman berriei forma ematera, kuadrilismoarekin apurtu eta Gaztetxeak eskeintzen dizkigun aukerak aprobetxatzera!