'Euskal Presoak Euskal Harrietara' eskalada izango da asteburuan Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2014ko aza. 26a, 10:16
'Euskal Presoak Euskal Harrietara' eskalada txapelketa herrikoia izango da, beste urte batez, azaroaren 29an, Gaztetxean. Herriko eskalatzaile talde batek euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko ekimen hau antolatzen dugun zazpigarren aldia da, eta aurtengoa aurreko ediziotakoa bezain arrakastatsua izatea espero dugu.\ \ Azaroaren 29ko txapelketaz gain, ostiralean, hilaren 28an, Andoni Ormazabalen 'Elurretako lehoinabarra' ikus-entzunezkoa izango dugu Gaztetxean, 21:30ean hasita.\ \ Kartelean dituzue xehetasun guztiak. Beraz, animatu eta entzun dezatela gure aldarria: Euskal presoak Euskal Harrietara!