Pepe Rei elkarteako kideek pertsona horrek eginiko lanaren garrantzia eta balioa mahai gainean jartzen dituen 'Pepe Rei aurrera' liburua aurkeztuko dute abenduaren 2an, 19:00tan, Gaztetxean.\
\
'Egin'-en, 'Ardi Beltza'-n edota 'Kale gorrian'-en (Guztiak Guardia Zibilak itxitakoak) erakutsitako konpromisoaz gain, hainbat liburutan eta lanetan biltzen da idazle horren ikerketa lana, estatu eta boterearen kiratsak behin eta berriz azalaratzen dituzten lanak gehienak.\
\
Xehetasun guztien berri izateko aukera ezin hobea izango dugu bihar, asteartea, baita liburua eskuratzeko ere.\
\
Bestalde, liburua finantzatu ahal izateko, herriko gune ezberdinetan erosi ahal izango du liburua edonork, baina aurrerago emango dizuegu salmenta guneen berri.