Elkartasun 'flash mob'-a

Erabiltzailearen aurpegia Herrira | Gizartea | Lotura
2012-05-04 15:38

Azpeitiko Elkartasun Egunerako (maiatzak 19) abesti lehiaketa Skandalue taldeak irabazi zuen 'Distantziak laburtuz' abestiarekin. Elkartasun egunean 'flash mob'-a egingo da Azpeitiko plaza Nagusian 18:00etan. Herritar guztiok gonbidatuta zaudete, bai ume, gazte, heldu eta jubilatuak ere. Azpeitiko plaza txiki utziko dugu eta, nola ez, inoiz pasatu ez dena, Azpeitiko plaza dantzan jarriko dugu. Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde DANTZA ere egiteko prest baikaude azpeitiarrak.

Bideo honetan duzue egingo den koreografia ikusgai. Beraz, bai elkarte kultural, kirol talde, herri mugimendu eta koadrilak anima zaitezte entsegu propioak antolatzera, prest egon behar baitugu egun handirako.

Animo eta ensaiau!

Koreografia zatika nahiago baduzue, begiratu hemen: http://www.youtube.com/watch?v=7Jpg9uCFtwU&...

Informazio gehiago: http://elkartasunkantulehiaketa.blogspot.com.es/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa