Azkoitia-Azpeitia erdi maratoia

Erabiltzailearen aurpegia Haritz Ibarzabal 2008ko api. 1a, 21:04

 

Egunak ongi igarotzean ziztu bizian joaten omen dira eta niri horrela joan zitzaidan larunbat hau. Azkoitia-Azpeitia erdi maratoia genuen larunbatez, eta nire lengusu “Santxo”rekin geratua negoen korrikalariak ikusteko asmoz. 

Etxetik irten baino bi munutu lehenago telefono dei bat egin nuen eta zera enteratu nintzen, beste lengusu batek “Kepa”k lasterketan parte hartzen zuela. Hori jakinik, orduan bai neukala argazki kamara hartu beharra, beraz, hor ikusten gaituzue espaloi batean “Santxo” eta kuadrilako “Txato”kin garagardoak eskuetan ditugula argazkiak ateratzeko prest korrikalariei, eta nola ez, gure Kepa-ri. 

Oso lasterketa entretenitua izan zen, eguraldia ere lagun genuen eta korrikalarien umorea ere nagusi zen. Lasterkari batek baino gehiagok eskatzen ziguten pasaizoan garagardo boteilak, baina gure eztarriak oso beharrean zeuden haiei animatzeko eginiko esfortzuaz, beraz garagardoak guretzat eta animoak haientzat. 

William Chebor kenyarra izan zen gizonezkoetan irabazlea, eta emakumezkoetan beste kenyar bat, Margaret Atudonyang. Ez zuten markarik hautsi (1.03.00 egin zen Cheborrek, 1.13.32 Atudonyangek), agian bero egiten zuelako eta haizea ere aurkari izan zutela esan behar. Elbarrituen lana ere goraipatzekoa izan zen, ez zuen inork amaierarte amore ematen eta ikuskizun bikaina eman ziguten zaletuoi.

Azkenean guk ere geure egin beharra ongi bete genuen eh. Korrikalariak animatzeaz gain, argazki ugari atera genituen, 530 guztira. Kanpoko jendeaz aparte, herritar ugari agertzen denez argazkietan ba agian interesatuko zaizuelakoan nago, beraz deskargatzeko aukera jartzea erabaki dut. Hemen dituzue ateratako argazki guztiak lau bildumetan zatiturik. Bilduma bakoitzak 135 argazki dauzka, ea irten zenutenok agertzeko zortea izaten duzuen. (Ez duenak asmatzen nola deskargatu mesedez lasai galdetu).

1.)    Bilduma

2.)    Bilduma

3.)    Bilduma

4.)    Bilduma

Blog pertsonala: ibarzabaltxokoa