Ilunpe Pilota Elkarteak eman dio hasiera denboraldi berriari

Erabiltzailearen aurpegia Ilunpe Pilota Elkartea 2014ko ira. 16a, 14:08
Ilunpe Pilota Elkarteak denboraldi berri bati hasiera eman dio aste honetan. Udako geldialdiaren ondoren, esku pilotako entrenamenduak eta partiduak itzuli dira Frontoi Txikira. \ \ Gaztetxoenek, hau da, benjamin aurrekoek (6-8 urte bitartekoek) larunbat goizetan izango dute hitzordua urteroko legez. Beraz, aurrenekoz animatu eta Ilunperekin lehen pilotakadak jo nahi dituen orok, larunbatean, irailak 20, 10:00etan gerturatu beharko du frontoira. Gainontzeko egunetan ere izan da eta izango da mugimedua, izan ere, astelehen eta asteazkenetan Alebin eta Kadete mailetako pilotarien txanda izango da eta astearte eta asteazkenetan infantil mailakoena. Benjaminek astearteetan entrenatuko dute. \ \ Aurreko urtean Ilunpe elkarteko kudeaketan sarturiko belaunaldi berriak gogotsu jarraitzen du eta Azpeitia eta inguruko gazteei Frontoi Txikira gerturatu eta pilotan arituz gozatzeko deialdia luzatzen die. Aldi berean, Ilunpe Elkarteak Patxi Azkargortaren heriotzagatiko tristura eta senideenganako babesa adierazi nahi du.