Amuko zubia

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Ibarguren 2006ko urr. 14a, 17:10

Amuko zubia

  Bariantetik Marzial Uzin enpresa inguru horretatik igarotzean, Amuko zubia ikus daiteke. Behin baina gehiagotan entzun izan diet gurasoei, zubi honek beraien gaztaroan erakusten zuen itxura paregabea. Haurrak tarte bat zuten bakoitzean bainu bat hartzera joaten omen ziren. Helduak berriz, udarako Igande eguzkitsuak lasai igarotzera. Nik, gazteagoa izanik, ez nuen guzti hura ezagutzeko aukerarik izan baina zubi horretan ibilia nahiz behin baina gehiagotan nire ume garaian.

 

Datu zehatzik ez dudan arren, Azpeitiak duen zubirik zaharrenetakoa izan behar du, zaharrena ezpada. Egia esan, azken urte hauetan Marzialek egindako obra batzu direla eta, erdi ezkutatuta gelditzen da eta herriak ahaztuta duela esango nuke. Ez da harritzekoa. Zubia oso triste dago, norbaitek bizitzeko gogoa kendu balio bezala.

 

Inozokeria bat badirudi ere, bazuen zubi horrek berezitik zerbait. Ez dakit zer zen azaltzen, baina hitzez azaltzeko oso zaila den zerbait antzeman zitekeen bertan.

 

Eta horretaz pentsatzen, nostalgia puntu bat sartu zait. Herria etengabe handitzen eta berritzen doa. Etxe berriak egiten dira bazter guztietan eta urte gutxiren buruan, errotonda kopurua izugarri hasi da. Ez pentsatu berripen hauen aurka nagoenik, garatu nahi duen herri batek etengabeko aldaketak egiteko prest egon behar baitu. Dena den, galdera bat luzatu nahi nieke hau irakurtzen dutenei. Ez dute merezi herriarentzat garrantzitsu edo aipagarri izan diren leku hauek pixka bat errespetu gehiago? Ez dago moduren batean zaharberritze prozesu batean sartu eta bultzada bat emateko modurik?  

 

Denok dakigu Marzial Uzin enpresak herri honentzat zer suposatzen duen. Ia denok dugu enpresa horretan lagun edo ezagunen bat. Familiako bat ezpada. Herriaren ekonomiarentzako oso garrantzitsua da. Ez dut uste honetan inork zalantzarik egingo duenik.

 

Baina nahikoa al da hau, ( dirua ), edozer ekintza justifikatu ahal izateko?

 

Zuek zer uste duzue?