Eskari bat

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Ibarguren 2006ko abe. 9a, 16:12

Eskari bat

 

Santo tomasak egun gutxian iritsiko dira gure kaleetara. Ohartzerako, gabonak helduko dira, olentzero, errege eta jan-edan ondorengo bazkalozte luzeekin. Erregeak orientera iritsi baino lehen, San sebastianetako danbor hotsak kalean nagusi izango dira. Eta Otsailean, karnabalak izango ditugu.

 

Udalari eskari txiki bat egin nahi nioke oraingoan. Egia esateko, ezagun batek esan dit honako hau idazteko. Urteak joan urteak etorri, arazo bat ikusten dugu ia beti festa egun hauek iristen direnean: kaleko edozer zokotan ikus eta usain daitezkeen txisa parrastadak.

 

Badakit oso gai atsegina ez dela baina, ahal den konponbiderik txukunena eman behar genioke. Bereziki emakumeei dagokionean. Gizonak badugu horretan abantaila natural bat, eginbehar hori tente eta azkarrago egiteko ahalmen bat.

 

Baina harira joango naiz: San inazioetan egin ohi duen bezala, udalari herriko puntu garrantzitsuenetan prefrabikatutako komun horiek ipintzeko eskaria egin nahi nioke. Jendeak erraz ikusteko lekuetan ipini eskero (taberna inguruetan, gazteentzat bereziki) pena mereziko lukeela iruditzen zait. Udaletxeko langile batek irakurri ezkero...

 

Ez dut uste jai egun jakin batzuetan komun hauek ipintzeak esfortzu edo presupuesto nabarmenik eskatzen duenik. Bide batez, juerga ondorengo goizetan garbitzaileei kaleak ur eta jaboiez garbitu beharra ekidin daiteke.

 

Jai zoriontsu eta garbiak izan ditzagula!!!!!