Pelikulak eta liburuak

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Ibarguren 2008ko urr. 20a, 17:10

Liburu eta pelikulei buruzko artikulu bat irakurri nuen aurreko batean egunkariren baten. Bertan, bi hauen arteko aldeak edo desberdintasunak nabarmentzen ziren. Eta han azaldutako arrazoi askorekin bat nator.

 

Adibidez, zinemaren munduak orokorrean askozaz ere estimu handiagoa duela liburugintzak baino. Batzuk ados egongo zarete beharbada, beste batzuk ez. Dena dela, nire ikuspuntua arrazoitzen hasiko naiz.

 

“Memorias de Africa,” titulua esan ezkero, zer datorkizue burura: Ba normalean, Robert Reford eta Meryl Streepek 1985ean egindako film ederraz gogoratuko zarete. Baina gutxi dira Karen Blixen Danimarkarrak idatzi zuela jakingo dutenak (Isak Dinesen goitizenez sinatu bazuen ere) eta bere bizitza kontatzen duela filmean gainera.

 

“El ultimo mohicano” filma gogoratzen? Nola ahaztu Daniel Day-Lewis eta Madeleine Stowek burututako pelikula zirraragarria. Amaiera txundigarria da, eta musika berriz ahaztezina. Ba historia James Fenimore Cooperrek idatzi zuen eta pelikula egin baino zerbait lehentxeago gainera. 1826an sortu zuen, filma baino 170 urte aurrerago.

 

“La lista de Schindler” entzuna egiten zaizue? Bigarren mundu gerrako film zoragarri bezain gogorra. Steven Spielberg handiak zuzendu eta Liam Neeson edo Ralph Fiennes aktoreek antzeztua. Thomas Keneallyk idatzi zuen, eta berez ez zuen “la lista de Schindler” izena, “el arca de Schindler” baizik.

 

Horrela adibide mordoa jarri daitezke.

 

Eta zer arraio esan nahi du tipo honek honekin? Pentsatuko duzue agian. Ba ez dakit zuei, baina bitxia iruditu zait niri beti gizarte honek gauza batzuek goraipatu eta besteak gutxiesteko duen joera. “Mohicano” hitza aipatu ezkero, Daniel Day-Lewisen aurpegia etorriko zaigu gehienoi burura baina hotz-hotzean pentsatuta, ez al du meritu handiago historiaren sortzaileak berak? Day-Lewisek ez zuen filma egingo ia bi mende lehenago James Fenimore Cooper bere kabuz idazten hasi ez balitz.

 Adibide eta kuriositate moduan idatzi dut hau. Gizarte hau benetako meritu eta sakrifizioetan oinarrituta egongo balitz, ez lirateke gauzak dauden moduan egongo.