Azpeitiar petoa

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Ibarguren 2009ko urt. 23a, 16:01

Azpeitiar peto-petoa izateko, baldintza jakin batzuk bete behar omen dira. Baldintza horietatik kanpo bazaude, ezin duzu zeure burua Azpeitiar osotzat hartu. Hona hemen baldintza batzuk:

 

-Festa zalea izan behar duzu. San Sebastianetan adibidez. Azpeitiar batek danbor zalea izan behar du, derrigor. Harro egon behar du Azpeitiar izateaz Urtarrilaren 19ko gauean, danborra tripa parean zuzen, burua tente, begirada serio. Herriaren harrotasunaren ispilu. Gora Sebaxtian !!!!

 

-Ia berdina esan daiteke San Inazioei buruz. Herriko patroiaz harro, bere azañak gogoan. Patroi unibertsala, meritu handiak egindakoa, gerran eritua eta behartsuak gogoan zituena. Bertsio ofizialetik aparte, beste gauza batzuk ere esaten dira, baina Azpeitiar petoak entzungor egin behar dio zurrumurru horiei. A ze zortea dudan bere tokaiyoa izanda. Gora Inixio!!!!

 

-Zezen zalea izan behar du Azpeitiarrak. Nola ez. Denok abarkatzen gaituen esparrua da hau. Inork imajinatzen ditu San Sebastianak eta Inauteriak sokamuturrik gabe? Zer beste aukera dago arratsaldeko lauretatik zortziak bitartean? Zer izango lirateke San Inazioak Enrique Ponce eta abarrak zezen plazan bere maisutasuna erakustera etorriko ez balira?

 Prozesio eta gainerako kontuak ere aipa nitzake, baina emozioak ez lidake utziko idazten jarraitzen. Nahikoa izango da gaurkoz.