91-90-65

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Ibarguren 2013ko urt. 1a, 20:49
Orain dela bost urte (nola pasatzen den denbora), nire aiton-amonen omenez artikulu txiki bat idatzi nuen Uztarriako txoko honetan. Orduko hartan 60 urte bete zituzten ezkonduta, kriston marka zalantzarik gabe!! \ \ Zorionak emateko gogoak eraman ninduen hura idaztera baina nire estimua eta miresmena ere azaldu nahi izan nizkien. Ezarri zuten marka ez baitzen edozer moduzkoa. Baina 60 horiekin ez zuten nahikoa izan eta orain, bost urte geroago, 65 beteko dituzte (urtarrilaren 8an hain justu) senar-emazte bezala. \ \ Imajinatu une batez zenbat gora-behera pasa behar izango zituzten 65 urte hauetan, zenbat neke, zenbat pena, zenbat desilusio, zenbat haserre... Eta era berean, zenbat poz, zenbat irribarre, zenbat adarjotze, zenbat ilusio, zenbat une eder... Bizitzak eman dezakeena 65 urte luzeetan... \ \ Honezkero ulertuko zenuten izenburu bezala erabili dudan 65 horren zergatia. Eta 91 eta 90 horien nondik norakoa??? \ \ 91 urte ditu nire aitonak, 92 egingo ditu ondo bidean 2013 honetan. \ \ Amonak, edo guk deitzen diogun bezala esanda, amamak, 90 betetzen ditu urtarrilaren 2an. 90 urte nire amama bihotz handi, apal eta eskuzabalak. Ez dut inoiz haserre ikusi. \ \ Amonak egiten ditu oraingoan urteak baina biei luza nahi nieke nire zoriona... ez dakit zein den zenbaki guztietan zailena, 90 edo 91 urtera heltzea edo bien artean 65 urteko bidaia luzea osatzea. Hori beraiei galdetu beharko diet hurrengoan... \