Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko mai. 14a, 08:04
Asteburu honetan, maiatzaren 17 eta 18an, taldeko alebinek eta eskolarrek Gipuzkoako Txapelketak izango dituzte jokoan, Azpeitiko Udal igerilekuan.\ \ Maiatzaren 17an, zapatua, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa izango da. Bertan lehiatuko dira 2002. eta 2003. urteetan jaiotako mutilak eta 2003. urtean jaiotako neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.\ \ Igerilari bakoitzak lau estiloetan egin beharko du igeri, eta frogak, horrela daude banatuta:\ \ - Goizean 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izango dira.\ - Arratsaldean, aldiz, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.\ \ Igandean, berriz, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta bertan izango dira 2000. eta 2001. urteetan jaiotako mutilak eta 2002. urteko neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, 16:30ean.\ \ Igerilari bakoitzak jardunaldiko banakako proba batean eta erreleboen proban hartu dezake parte. Gainera, txapelketa horrek, Euskadiko Eskolarteko Txapelketarako sailkatzeko balioko du. Euskadiko Eskolarteko Txapelketa, maiatzaren 24ean izango da, Gasteizen.\ \ Xehetasunak, astean zehar emango dizkie entrenatzaileek txapelketetan parte hartuko duten igerilariei.\ \ Zorte on denei eta egurre!\ \ Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan sortuko dugun eragozpenagatik.