Emaitza oparoak Txantxiku Sarian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko eka. 16a, 09:36
Taldeko txikienak zapatuan Oñatin izan ziren Txantxiku Sarian parte hartzen. Azpeititik 22 igerilari joan ziren (Intza Odriozolak lehen lehiaketa zuen), eta mailaren arabera, benjaminek 50 metroko probak eta alebinek 100 metrotakoak izan zituzten. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Gipuzkoako talde esanguratsuenak bertan izan ziren, denboraldiko azken sariketan.\ \ Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek oso emaitza onak lortu zituzten. Aipagarrienetakoa, Maitane Goenegak lortu zuen gutxieneko berria izan zen, eta horrek Espainiako alebin txapelketan parte hartzeko aukera emango dio.\ \ Zazpi igerilarik lehenengo postua eskuratu zuten, hiruk bigarrengoa eta beste hiruk hirugarrengo postua. Dominarik lortu ez zutenak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoako igerilari onenak zeudela Oñatiko Txapelketan.\ \ Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:\ \ 2005. urtekoetan. 50 metro bizkar: Doltza Oiartzabal (1.). 50 metro bular: Maier Lizarzaburu (2.), Nerea Urbieta (3.), Alaitz Mendizabal (7.) eta Mikel Etxeberria (7.). 50 metro libre: June Berasategi (1.) eta Nora Uria (3.).\ \ 2004. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Arantxa Sudupe (2). 50 metro bizkar: Uxue Etxeberria (1). 50 metro bular: Iker Aizpuru (1.) eta Mikel Perea (4.). 50 metro libre: Elena Otaegi (2), Maialen Aiertza (3). Ilazki Odriozola (5.), Elene Aranbarri (6.) eta Intza Odriozola (akatsagatik ez dute sailkapenean sartu).\ \ 2003. urtekoetan. 100 metro bizkar: Nagore Kerejeta (6). 100 metro libre: Unax Fernandez (4.).\ \ 2002. urtekoetan. 100 metro tximeleta: Paula Urrestilla (1.). 100 metro bizkar: Maitane Goenaga (1).\ \ 2001. urtekoetan. 100 metro libre: Iñaki Etxeberria (1.) eta Joanes Astigarraga (4.).\ \ June Berasategik (2005), Uxue Etxeberriak (2004), Iker Aizpuruk (2004) eta Maitane Goenagak (2002) artean igerilari onenen saria jaso zuten. Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik ona asko hobetu dutela.\ \ Zorionak denoi eta ondo pasa oporrak!\ \ ARGAZKIAK: https://www.facebook.com/media/set/?set=a.640871379343307.1073741888.349730761790705&type=3