Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko eka. 19a, 08:54
Astebukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru lehiaketetan hartuko dute parte: Eibarren, Tolosan eta Irunen izango dira txapelketak.\ \ Taldeko infantilek, juniorrek eta absolutoek hiru txapelketa izango dituzte. Ostiralean, 19:45ean hasita, XXVI. Igeriketako San Juan Saria jokatuko dute Eibarko Ipurua igerilekuan. Zapatu goizean (10:00), berriz, Tolosako Usabal Igerilekuan XLV. San Juan Saria jokatuko dute, eta 16:00etan, XXII. San Marcial Sarian izango dira, Irungo Azken Portu igerilekuan.\ \ Datorren asteburuan udako txapelketa garrantzitsuak hasiko dituzte, Gipuzkoako Txapelketarekin. Sari horiek, igerilari bakoitzaren sasoia ikusteko eta Espainiako Txapelketarako gutxiengoak lortzeko balio izaten dute.\ \ Zorte on eta egurre!