Bitik bi garaipen lortu ditu Pablo Etxeberriak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko uzt. 13a, 23:59
Aurreko astean Deban eta zapatu honetan Ondarroako itsas zeharkaldian lehen postua lortu zuen Pablo Etxeberriak. Ebakuntza bategatik igeriketako denboraldia berandu hasi bazuen ere, apirilera arte ezin izan zuen uretara sartu, baina bukaera ezin hobea ematen ari da. Ekainean hasi zen lehiatzen eta hiru gutxieneko lortu ditu Udako Espainiako txapelketan parte hartzeko eta, horrez gain, itsasoko zeharkaldietan bitik bi garaipen lortu ditu.\ \ Izarraitz Igeri Elkarteko hiru igerilarik hartu zuten parte Ondarroako itsas-lasterketan; Pablo Etxeberriak, Leire Ceciagak eta Aitzol Arangurenek. Federatu gabe dauden igerilari azpeitiarrak ere baziren Ondarroako proban.\ \ Emaitza bikainak lortu zituzten gure igerilariek. Pabloren garaipenari, Leire Ceciagak master emakumeetan lortutako 3. postua gehitu behar zaio. Gainera, aipatzekoa da, Luis Mari Ruiz De ArgandoƱa azpeitiarrari eman zioten saria, parte hartzaile beteranoenarena, haiz zuzen.\ \ Datorren igandean, Getaria-Zarautz zeharkaldi ospetsua jokatuko da eta, Izarraitzeko igerilariak eta federatu gabeko hainbat azpeitiarrek hartuko dute parte. Pablo Etxeberriak ez du parte hartuko, Bartzelonan ospatuko diren Espainiako Txapelketan izango baita.\ \ Zorionak guztioi!\ \ Argazkiak: https://www.facebook.com/media/set/?set=a.658967394200372.1073741899.349730761790705&type=1