Emaitza onak Txingudiko Badiako Igerialdian\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko abu. 13a, 00:24
Emaitza onak Txingudiko Badiako Igerialdian\ \ Pasa den zapatuan, Hondarribiko hondartzan Txingudiko Badiako XI. Igerialdia jokatu zen. \ \ Aurrenik, 16:00etan, infantil mailako 46 igerilari irten ziren Hondarribiko hondartzatik, 700 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Maila honetan, ez zuen lehiatu gure taldekiderik. \ \ Ondoren, 16:30etan hasi zen helduen zeharkaldia Hondarribiko Butron Pasealekutik. Izarraitz Igeri Elkartetik hiru igerilarik parte hartu zuten, Rafa Zubeldiak, Leire Ceciagak eta Pablo Etxeberriak.\ \ Irteera puntotik helmugara, 328 parte hartzaileak, 2.600 metrotako distantzia zuten egin beharreko lana eta, oso txukun aritu ziren gure taldeko igerilariak. Izarraitzeko lehena Pablo Etxeberria izan da 6. postuan eta bostgarrena senior mailan, Rafa Zubeldiak, 36. postuan eta zortzigarrena master mailan eta Leire Ceciagak berriz, 71. postuan iritsi da hondartzara eta hirugarrena master mailan podiumeko postua lortuz.\ \ Datorren ostiralean, Andramari egunean, Paseo Berriko zeharkaldia izangu dute Donostian eta zorte onena opa nahi diegu gure igerilariei.\