Emaitza onak Kontxako Badiako 71. igerialdian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko ira. 15a, 18:18
Zapatuan, irailaren 13an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIV. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia jokatu zen Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan zuen irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 71. Igerialdiak.\ \ Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilari absolutu (Rafa Zubeldia, Leire Ceciaga, Ainhoa Goenaga eta Pablo Etxeberria) eta bi igerilari infantil (Jone Goenaga eta Maialen Sudupe) bertan izan ziren eta emaitza onak lortu zituzten.\ \ - Pablo Etxeberria: sailkapen orokorrean 4. eta senior mailan 3. postua.\ - Rafa Zubeldia: sailkapen orokorrean 21. eta master mailan 3. postua.\ - Leire Ceciaga: sailkapen orokorrean 44. eta master mailan 3. postua.\ - Ainhoa Goenaga: sailkapen orokorrean 63. eta senior mailan 13. postua.\ - Maialen sudupe: infantil neskatan 4. postua\ - Jone Goenaga: infantil neskatan 5. postua\ \ Horiez gain, beste hiru azpeitiarrek bukatu zuten froga eta postu hauek lortu zituzten: \ \ - Julian Olano: orokorrean 88. eta senior mailan 34. postua. \ - Aritz Illarramendi: orokorrean 440. eta senior mailan 91. postua.\ - Oier Illarramendi: orokorrean 530. eta senior mailan 98. postua.\ \ Azken froga bukatu eta gero, honela gelditu dira gure igerilariak Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapenetan: \ \ - Maialen Sudupe lehen postuan infantil nesketan.\ - Pablo Etxeberria bigarren postuan senior mailan.\ - Leire Ceciaga laugarren postuan master emakumezkoetan.\ - Rafa Zubeldia bosgarren postuan master gizonezkoetan. \ \ Zorionak denei!