La Bocaina itsas zeharkaldian izango dira Izarraitzeko marter igerilari batzuk

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko urr. 15a, 23:34
Zapatuan, urriaren 18an, Rafa Zubeldia, Mikel Mangas, Iurgi Zabaleta, Alex Epelde, BeƱat Juaristi eta Imanol Badiola master igerilariek La Bocaina itsas zeharkaldian hartuko dute parte. Lanzaroteko Playa Blanca-Yaizatik irten eta Fuerteventurako Corralejo-La Oliva hondartzaraino igeri egin beharko dute. Igerialdiak, 15 kilometro izango ditu eta goizeko 7:30ean emango zaio irteera Lanzaroteko irlatik. Fuerteventurako irlan kokatuta egongo da helmuga, eta aurrenak 11:45etan iristea aurreikusten dute antolatzaileek. \ \ Zorte on eta disfrutatu esperientziaz!