Kirol Zehaztasun ligako lehen jardunaldia Oñatin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko aza. 11a, 14:48
Zapatu honetan, azaroak 15, hasiko da Izarraitzeko igerilari gaztetxoen denboraldia, Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Kirol Zehaztasun ligako lehen proba izango da eta bertan hartuko dute parte 2003, 2004, 2005 eta 2006. urteetan jaiotako neskek; eta 2002, 2003, 2004, 2005 eta 2006. urteetan jaiotako mutilek. 2006. urtean jaiotakoek lehen aldiz hartuko dute parte lehiaketa ofizial batean.\ \ Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariarekin batera ariko dira, besteak beste, Azkoitiko Zubiaurreko, Eibarko Urbateko, Oñatiko Aloña Mendiko, Bergarako eta Legazpiko igerilariak.\ \ Autobusa 13:00etan abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:00etan hasiko dira, eta txapelketa, 15:00etan. Beti bezala, entrenatzaileak ari dira jardunaldian parte hartu behar duten igerilariei jakinarazten. Badakizue, lehia hauetan modu egoki batean aritzeko, ahalmen tekniko eta fisikoa edukitzea eskatzen dela. \ \ Etxean utzi beldurrak eta animo lehen aldiz lehiatu behar duzuenoi.\ \ Zorte on guztioi eta disfrutatu!\ \ Bestalde, datorren asteartean, azaroak 18, Izarraitz Igeri Elkarteko ohiko batzarra egingo dugu Sindikatu Zaharrean, 20:00etan hasita.\ \ Deialdia: https://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2014/11/batzarra-2014-azaroaren-18-deialdia.pdf\ \ Hemendik, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.