Deierri I

Erabiltzailearen aurpegia Juan Joxe Agirre | Artikulua
2007-12-18 23:12

Udazkeneko argazkiekin bukatzeko mahastien argazki batzuek jarriko ditut, Deierri, (erderaz Yerri) Lizarra herriaren ipar aldean eta Andia mendilerroaren babesean kokaturik dagoen bailara bat da, bertan 21 herrixka daude: Lezaun, Abartzuza, Riezu, Alloz ..... . Garai batean oso ardo toki ona izan zen eta ia etxe denetan egiten zen ardoa Gipuzkoako baserrietan sagardoa bezala. Gero ia mahasti denak galdu ondoren, berriz ere ardogintza jarduerak indar handia hartu du. Bertan gehien egiten den ardoa ekologikoa da eta asko Alemaniara saltzen dute.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Bego | 2007-12-20

Argazki zoragarriak, Juan Joxe. Paradisu bat ematen du herri txiki horrek. Horko biztanleak stress gutxi, ez?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa