Rosalia alpina

Erabiltzailearen aurpegia Juan Joxe Agirre 2008ko urt. 18a, 01:01

Bolada batean intsektuei argazkiak ateratzeari eman nion eta nahiko gai zaila dela esango nuke, alde batetik txikiak direlako eta beste aldetik ez direlako geldirik egoten zuk nahi duzun adina denbora. Argazki hau orain dela 20 urte atera nuen Erdoizta inguruan zegoen eroritako pago zahar batean zebilela. Oso deigarriak egin zitzaizkidan bere antenen eta enborraren formen antzekotasuna.  Izena Rosalia alpina du eta gero jakin dudanez, oso espezie urria da, kakalardo hau pagadietan bizi ohi da, eta gero eta pagadi gutxiago daudelako.