Zikoinak 1

Erabiltzailearen aurpegia Juan Joxe Agirre 2008ko ots. 22a, 01:02

Salburua, Gasteizko ekialdean dagoen hezegune bat da, 196 hektarea ditu eta 4 km dituen bide ederra bere bueltan. Bertan hainbat eta hainbat hegazti mota eta 80bat orein ere ikusi daitezke horretarako jarrita dauden behatokietatik. Nahi izan ez gero, bizikleta eta prismatikoak ere alokatzen dira bisita erosoagoa egiteko.

Argazki hauek han zebiltzan zikoina batzuei ateratakoak dira, badirudi udaberria hemen dela beraien jokaeran ikusi daitekeenez eta naiz eta liskar batzuek eduki hiru zirelako, esan liteke bukaera ona izan zuela.... batzuentzat behintzat .....