Petit Vignemalera joango dira mendizaleak ekainaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2014ko eka. 18a, 20:04
Petit Vignemalera joango dira Lagun Onak Mendi Bazkunako mendizaleak ekainaren 28an. Ekainaren 28an Pont de Spagnetik Gavarnirako trabesia antolatzera goaz. Bidean, hirumillako bat egiteko aukera ere izango dute, Petit Vignemale (3052 metro), eta arratsalde bukaerarako Gavarnira iritsiko dira.\ Ibilaldia hamar ordu ingurukoa izango da.\ \ Informazio gehiago: http://www.lagunonakmb.org/Berriaikusi.asp?id=327