Azpeitia mugaz muga 2021

Lau etapatan, puntarik punta zeharkatuko dugu Azpeitiko udal barrutia. Datozen egunetan iragarriko dugu lehenengo etapa

Zailtasunak zailtasun, martxan segitzen dugu. Oraingo honetan, gure 75. urtemugako programan aurreikusitako beste egitasmo bat aurkeztera gatoz, zuen proposamenei jarraiki antolatutakoa gainera: Azpeitia #MugazMuga zeharkatzea, lau etapatan. Urrutira joan gabe, bide berriak eta ikuspegi ezberdinak ezagutzeko aukera aparta. Aurki iragarri eta egingo dugu lehenengo etapa, beraz adi gure sareei!