Igande honetan, denok Sañura

Aurten ospatuko dugu estreinakoz Sañu Eguna, '101 arrazoi mendietan zentral eolikorik ez eraikitzeko' dinamikaren testuinguruan

Igande honetan ospatuko dugu estreinakoz Sañu Eguna, eta egun osoko egitarau oparoa ari gara prestatzen. Umeentzako jolasak, salda eta paella, txalaparta eta trikitilariak, bertako nekazaritza jarduna eta biodibertsitatea ezagutzeko aukera, auzotarrekin elkarrizketak… Denetik egongo da! 

Ekimena ‘101 arrazoi mendietan zentral eolikorik ez eraikitzeko’ egitasmoaren testuinguruan kokatzen da, eta Agiro Mendi Kluba, Anaitasuna Mendi Elkartea, Sokaitz Eskalada Taldea, Oletan ere Ez!, Sañu Bizirik eta Txilarramendi auzo elkartearen elkarlanaren fruitua da. Gogoratu, igande honetan, denok Sañura!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide