'Negozio txikien eskualdaketarako gakoak' saioa antolatu du ostegunerako Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2023ko ira. 25a, 12:21
Taberna bat. (Pexels)

Bertan eta Herrixen merkatari elkarteekin elkarlanean antolatu du osteguneko lan saioa eskualdeko garapen agentziak. Azkoitian izango da, Elkarguneko Oteiza aretoan, 14:00etatik 16:30era. Negozio bat hartzeko zein uzteko asmoa duen edonori zuzenduta dago, eta bertan parte hartzeko izena eman behar da aurrez. 

Iraurgi Berritzenek, Bertan eta Herrixen merkatari elkarteekin elkarlanean antolatuta, Negozio txikien eskualdaketarako gakoak izeneko lan saioa izango da ostegunean, hilak 28, Azkoitian. Saioa irekia izango da, eta negozio berri bat hartu edo zaharra utzi nahi duen orori zuzenduta dago. Dena den, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, Bertan edo Herrixen elkarteekin harremanetan jarrita. Jardunaldia Elkarguneko Oteiza aretoan izango da, 14:00etatik 16:30era
 

Askotariko arrazoiak izan ditzake pertsona batek bere negozioa uzteko erabakia hartzen duenean, besteak beste, adinagatiko erretiroa edo lanbidez aldatzeko nahia aipa daitezke. Dena den, negozioa errentagarria den kasuetan, bere jarduera guztiz eten eta itxiera saihesteko alternatiba da negozioen eskualdatzea.

Negozioen eskualdatzea erraza ez den arren, azken urteetan eskualdean arrakastatsuak izan diren hainbat kasu eman dira. Hori dela eta, negozioen eskualdatze prozesuetan kontuan hartu beharreko alderdiak nahiz eskualdean eman diren praktika onak aurkezteko lan saio bat antolatu dute Azkoitia eta Azpeitiko Merkataritza elkarteek eta Iraurgi Berritzenek elkarlanean. 

Lan saioan, lehenik eta behin, negozioen eskualdatzean kontutan izan beharreko gakoak aurkeztuko dira PKF Attest aholkularitza etxearen eskutik. Izan ere, eskualdatze prozesuak arrakastatsuak izan daitezen, badira kontutan hartu beharreko hainbat xehetasun. Lan saioaren bigarren zatian, aldiz, dagoeneko eskualdean eman diren eskualdatzeen esperientzia errealak aurkeztuko dira. Esperientzia hauek, bi ikuspuntutatik landuko dira gainera. Batetik, negozioa utzi eta hau eskualdatze bidez beste pertsona baten esku utzi dutenen testigantzak ezagutu ahalko dira. Bestetik, berriz, dagoeneko abian zen negozio bati jarraipena ematea erabaki duten ekintzaileen esperientzia ezagutu ahalko da.

Lan saioak, honako egitura izango du:

• Agurra merkatari elkarteen eskutik.
• Eskualdatzearen gakoak, PKF Attest adituen eskutik.
• Praktika onak:
- Belaetxe papertegia egun Mendata estudio grafikoa (Veronica Gallarin), hartzailea.
- Memphis egun Mima etxeko osagarriak (Oihana Goenaga), hartzailea.
- Urola Express taberna, Nagore Alberdi, hartzailea.
- Grieta arropa denda, Marian Fernandez, lagatzailea.
• Saioaren itxiera, Iraurgi Berritzen.

Saioa, dagoeneko abian den negozio bat hartzeko interesa izan dezaketen ekintzaile potentzialei zein negozio bat eskualdatzeko asmoarekin dabiltzan enprea txikiei zuzendua dago.