Eskualdatze atala Iraurgi Berritzenen webgune berrian

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2024ko api. 24a, 11:26

Iraurgi Berritzenek webgune berria garatu du (www.iraurgiberritzen.eus). Bertan, besteak beste, martxan dago eskualdatze egoeran dauden establezimendu eta negozio txikientzat erakusleiho izateko helburuarekin sortutako atala.

Iraurgi Berritzenek webgune berria garatu du (www.iraurgiberritzen.eus), eta bertan merkataritza arloak ere presentzia du. Merkataritzari eskainitako edukien artean, eskualdatzeei dagokien atala dago, eskualdatze egoeran dauden establezimendu eta negozio txikientzat erakusleiho bat izateko helburuarekin.

Beraz, ondorengo bizpahiru urteren barruan zure negozioa eskualdatzea aurreikusten baduzu, jarri harremanetan zure konfiantzazko eragilearekin, merkatari elkartearekin edo Iraurgi Berritzenekin, eta aktibatu prozesua.

Egin ikusgarri zure establezimendua, eman aukera bat. Posible da.