Larunbatean, Trail Martxa Urdinean parte hartzera deitu du Marea Urdinak

Domusa Teknik 40 MLK ez da lasterketa soil bat, baita ere denontzako izango den ibilbide bat, denok batera eta denontzat egingo duguna, inklusioaren aldeko mezua eskuz esku eramango duguna, hau Trail Martxa Urdina da; inklusiboa, irisgarria eta, nola ez, urdina. Animatu eta zatoz parte hartzera! Denontzat irekia da.

Domusa Teknik 40 MLKren egitarauaren barruan egingo da Trail Martxa Urdina larunbatean, 09:30ean, Azpeitiko plazatik irtenda.  Hiru kilometroko ibilbidea izango du, irisgarria eta 120 metroko desnibelarekin. Ikasberri ondoko aparkalekuan jarriko den Anoa Gune Urdinean bukatuko da martxa, eta bertan parte hartzaile guztientzako hamaiketakoa izango da; baita jolaserako aukera ere.

LARUNBATA, MAIATZAK 4. GUNE URDINA:

  • 09:30. Domusa Teknik 15 MLK lehen korrikalariari ongietorria. 
  • 11:00. Trail martxa urdinaren iritsiera eta inklusioaren aldarrikapen irakurketa.
  • 11:00-13:00. Sentsibilizazio jolasak.
  • 11:00-18:00. Atracciones Sanzen puzgarriak.
  • 12:30. Domusa Teknik 40 MLK lehen korrikalariari ongietorria.
  • 12:00-16:00. Eusko Labelen eskutik pintxo eta edariak.
  • 17:45. Domusa Teknik 40 MLK azken korrikalariari ongietorria.